Itxi

Gaur gauean

Adrien Broner, egungo boxeolaririk ikusgarriena, 'Boxeo Izarrak'en

A.H.

EITB

Estatubatuar gazteak Gavin Rees-en aurka jokatuko duen borrokaldia eskainiko da.

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu. Lehenengoa, Adrien Broner eta Gavin Reesen artekoa izango da. Broner amerikarrak egindako 25 borrokaldiak irabazi ditu, eta dagoeneko hiru aldiz izan da munduko txapeldun superluma pisuan. Pisu arinean ere txapelduna da eta lehen aldiz jarriko du jokoan gerriko hori, Rees galestarraren aurka egingo duen pisu arineko txapelketan. Boxeolari britainiarraren zenbakiak hauexek dira: 37 irabazi 1  galdu eta 1  berdinketa.

Bigarren borrokaldian, Jessie Vargas eta Steve Forbes izango dira aurrez aurre. Vargas 22 urteko boxeolari mexikar bat da eta orain arte egindako 18 neurketetan nagusitu da. Steve Forbes estatubatuarrak ez dauka hain palmares oparorik, baina goi mailako hainbat boxeolari estu hartu ditu.

Azkenik, Demetrius Hopkins eta Joshua Snyderen arteko norgehiagoka eskainiko da. Hopkinsek zenbaki onak ditu(32-2-1) eta berriro munduko txapelketa jokatzea du helburu.

'Boxeo Izarrak' 00:15etik aurrera emitituko da ETB-1en eta larunbatean ETBKn 23:40ean.