Itxi

00:05ean

Pisu ertaineko munduko txapelketa, gaur gaueko 'Boxeo-Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Nadia Raoui eta Eileen Olszewski emakumeen arteko borrokaldia eskainiko du.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa, pisu ertaineko munduko txapelketa bat eskainiko du, hasteko. Gennady Golovkin eta Gabriel Rosado izango dira aurrez-aurre. Golovkinek 24 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi. Boxeolari bikaina da eta gainera, jotzailea. Rosadorentzat hauxe izango da aurreneko munduko txapelketa.

Bestalde, Wladimir Klitschkok 37 urte bete dituela eta, Corrie Sandersen aurka egindako borrokaldia gogoratuko du 'Boxeo Izarrak' eta azkenik, nesken arteko munduko txapelketa bat eskainiko da: Nadia Raoui alemaniarra eta Eileen Olszewski amerikarraren artekoa.

'Boxeo-Izarrak' gaur gauean emitituko da 00:05etik aurrera ETB-1en.