Gauerdian
Kruzero pisuko munduko txapelketa bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Tomasz Adamek eta Steve Cunningham nor baino nor gehiago.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren minuturik gehienak kruzero pisuko munduko txapelketa batek beteko ditu. Tomasz Adamek eta Steve Cunningham izango dira aurrez-aurre. Poloniarrak 35 garaipen ditu eta neurketa bakar bat galdu du. Pisu erdiastunean lau aldiz izan da munduko txapeldun eta orain goragoko pisuan beste horrenbeste egin nahi du. Cunningham amerikarrak 21 neurketa irabazi ditu eta bat galdu. Hiru bider izan da munduko txapeldun eta bere titulua izango da jokoan borrokaldi honetan.
Saioaren azken minutuak Mikael Zewski eta Brandon Hoskinsen arteko norgehiagokak beteko ditu. Zewski kanadiarrak 18 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi.
'Boxeo Izarrak' saioa 00:15ean izango dugu ikusgai ETB-1en, eta larunbat gauean, 23:30ean, ETBKn.