Itxi

Boxeo

Superluma pisuko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Rocky Martinez eta Carlos Burgos jarriko dira aurrez aurre.

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu. Lehenik eta behin, superluma pisuko munduko txapelketa gogor eta ikusgarria eskainiko du. Rocky Martinez eta Juan Carlos Burgos izango ditu protagonista, oso boxeolari oldarkorrak eta hartzaile onak. Martinezek 26 garaipen ditu, neurketa bakarra galdu du eta beste bat berdindu. Burgosek 30 neurketa irabazi ditu eta bat besterik ez du galdu.

Bigarren norgehiagokan, bi mutil gazte jarriko dira aurrez aurre: Jose Carlos Ramirez eta Saniel Calzada.

Azkenik, munduko txapelketa jokatu duten bi boxeolariren arteko borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, Vocente Escobedo eta Edner Cherry. Garrantzi handiko norgehiagoka da, bi borrokalarien etorkizunari begira.

'Boxeo Izarrak', 00:20tik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)