00:05ean
Luma pisuko bi munduko txapelketa, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Hasteko, Mikey Garcia-Roman Martinez borrokaldia izango da ikusgai, eta gero, Orlando Salido-Vasyl Lomaxenko.
Gaur gauean, munduko txapela irabazteko lehian, luma pisuko bi borroka eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, Mikey Garcia eta Roman Martinez ikusiko ditugu aurrez aurre. Garcia, boxeolari bikaina izateaz gain, jotzaile handia da: 32 borrokaldi jokatu eta 27 K.O. bidez irabazi ditu. Puerto Ricoko Rocky Martinez ere ez da besomotza. Norgehiagoka bakarra galdu du, eta 6 aldiz izan da munduko tituluaren jabe.
Ondoren, Orlando Salido eta Vasyl Lomaxenkoren arteko borrokaldia eskainiko du saioak. Salido mexikarra eskarmentu handiko boxeolaria da, eta bost bider irabazi du munduko txapelketa. Lomaxenko ukrainarrak, ostera, ibilbide oso laburra egin du orain arte profesional mailan, baina urrezko dominak eskuratu zituen 2008 eta 2012ko Olinpiar Jokoetan.
'Boxeo Izarrak' gaur gauean emitituko da, 00:05etik aurrera, ETB1en.