Itxi

00:00etan

Hagler-Hearns borrokaldi historikoa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak'en

EITB

Horrez gain, Wilky Campfort-Jhurshid Abdullaev eta Diego Magdaleno-Oscar Bravo borrokaldiak ere izango dira ikusgai.

Aste honetan, 30 urte bete dira Marvin Haglerrek eta Thomas Hearnsek indarrak neurtu zituztenetik. Hori dela eta, neurketa historiko hura gogoratuko nahi izango du 'Boxeo Izarrak' saioak. Pisu Ertaineko Munduko Txapelketa ikusgarria izan zen.

Horren ondoren, Wilky Campfort eta Jhurshid Abdullaeven arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Campfortek 16 borrokaldi irabazi zituen eta bakarra galdu. Andullaev errusiarrak, ostera, sei irabazi eta bat berdindu.

Azkenik, Diego Magdaleno eta Oscar Bravo izango ditugu aurrez-aurre. Magdalenok 25 borrokalditan lortu du garaipena eta bakarra galdu du. Bravo txiletarrak 21 irabazi ditu eta hiru galdu.

'Boxeo Izarrak', 00:00etatik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)