Gaur gauean
Pisu erdiastuneko borrokaldi bikainak, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Sean Monaghan-Elvir Muriqi, Edwin Rodriguez-Azea Augustama eta Paul Valenzuela-Zhou Yun Fei lehiak izango dira ikusgai.
Pisu erdiastunen kategoriako hiru borrokaldi bikain eskainiko dizkigute gaur gauean Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek 'Boxeo Izarrak' saioan, 00:10ean, ETB1en.
Lehenengo eta behin, Amerikar Kontinenteko txapelketa jokatuko dute Sean Monaghanek eta Elvir Muriqik. Monaghanek 21 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi. Muriqik, ostera, 40 garaipen eta 6 porrot ditu.
Bigarren neurketan, Edwin Rodriguez eta Azea Augustama arituko dira. Rodriguez dominikarrak 24 neurketa irabazi ditu eta bat galdu, hain zuzen ere Andre Warden aurka munduko titulua jokoan zegoela. Augustama haitiarrak 17 garaipen ditu eta galdutako bakarra.
Azkenik, Paul Valenzuela mexikarrak eta Zhou Yun Fei txinatarrak neurtuko dituzte indarrak norgehiagoka ikusgarrian.
ikusgarrian.