Itxi

00:15ean

Marquez-Alvarado borrokaldia, gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, duela 50 urte jokatutako Ali eta Liston boxeolarien arteko norgehiagoka ikusgarria berreskuratuko dute.

Gaur gauean, Muhammad Ali eta Sonny Liston boxeolariek elkarren aurka jokatutako bigarren borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, joan den astelehenean 50 urte bete baitziren neurketa hori egin zenetik. Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun, ohi legez, kontakizuna egiteko.

Ondoren, Juan Manuel Marquez eta Mike Alvaradoren arteko norgehiagoka ikusgarriaz gozatzeko aukera izango da. Marquez mexikarra 13 aldiz izan da munduko txapeldun, eta munduko boxeolaririk onenekin neurtu ditu indarrak. Alvarado estatubatuarra ere behin izan da munduko tituluaren jabe.

Azkenik, orain bi aste Gernika-Lumon egindako boxeo-saioaren laburpena eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Bertan, Kerman Lejarragak, Jon Fernandezek eta Denis Sukhanovek boxeatu zuten.

'Boxeo Izarrak', 00:15etik aurrera, ETB1en.