Itxi

Ostiral gauean

Kovalev munduko txapelduna, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, Lomachenko txapeldun olinpikoa ere izango da ikusgai aste honetako saioan.

Aurreko astean bezala, Sergey Kovalevekin hasiko du 'Boxeo Izarrak' gaur gaueko emanaldia. Azken borrokaldia Nadjib Mohammediren aurka egin du 37 borrokaldi irabazi eta hiru galdu dituen frantziarra. Kovalevek, ostera, ez du orain arte neurketarik galdu: 27 garaipen lortu ditu eta bat berdindu.

Bigarren norgehiagoka Vasyl Lomachenko eta Piriyanpinyo thailandiarraren artekoa izango da. Ukrainar honek zenbaki harrigarriak lortu zituen afizionatu mailan: 396 irabazi eta bakarra galdu. Bitan izan zen munduko txapeldun eta beste bi aldiz lortu zuen urrezko domina Olinpiar Jokoetan. Profesional mailan, hiru borrokaldi besterik ez du egin, eta munduko tituluaren jabe da jada.

Azkenik, Roman 'Chocolatito' Gonzalezen azken neurketa eskainiko du. Nikaraguako boxeolari txiki honek marka harrigarria dauka: 42 irabazi ditu (36, K.O. bidez) eta ez du borrokaldirik galdu. 50 kiloko mutila izateko, marka ikaragarria.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:05ean hasita, ETB1en.