Boxeoa telebistan
Superwelter eta luma pisuko borrokaldiak, gaur 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Jorge Melendez eta Javier Macielen arteko borrokaldia, eta Nicholas Walters eta Miguel Marriagaren arteko neurketak eskainiko ditu saioak.
'Boxeo Izarrak' saioa Jorge Melendez eta Javier Macielen arteko norgehiagokarekin hasiko da gaur. Melendezek 28 garaipenetik 26 k.o. bidez lortu ditu. Horregatik deitzen diote 'Destroyer'. Maciel argentinarrak ere zenbaki onak ditu: 28 irabazi eta 3 galdu, 20 k.o-rekin.
Saioak eskainiko duen bigarren neurketa luma pisuko munduko txapelketa izango da. Nicholas Walters eta Miguel Marriaga aurrez-aurre. Walters da gaur egungo tituluaren jabea, baina Marriaga kolonbiarrak afizionatu mailan menpean hartu zuen. Bietatik batek ere ez du borrokaldirik galdu orain arte eta pisu gutxiko boxeolariak izateko oso jotzaileak dira.
Azkenik, Andoni Gago bilbotarrak joan den larunbatean Bartzelonan irabazitako Espainiako txapelketaren laburpena eskainiko du saioak.
'Boxeo Izarrak', ostiral honetan, gauerdian, ETB1en.
/strong>.