Kargatzen...
Itxi

Munduko Txapelketa

Klitschko eta Tyson Fuy borrokaldia, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak'en

A.A. | EiTB

Kerman Lejarragak eta Kim Poulsenek Bilbon jokatutako norgehiagoka ere eskainiko da.

Urteko lehen 'Boxeo Izarrak' saioak Wladimir Klitschko eta Tyson Furyren arteko norgehiagoka eskainiko digu. Pisu Astuneko Munduko Txapelketa da eta hiru gerriko izango dira jokoan. Klitschko 25 bider izan da munduko tituluaren jabe; eta Tyson Fury britainiarrak 24 neurketa egin ditu eta denak irabazi.

Bestalde, Kerman Lejarragak eta Kim Poulsenek orain hiru aste Bilbon egin zuten norgehiagoka ere osorik ikusi ahal izango dute boxeozaleek.

Eta amaitzeko, Luma Pisuko Borrokaldi gogor eta ikusgarri bat. Lee Selby eta Evgeny Gradovich izango dira protagonistak. Galestarrak neurketa bakarra galdu du orain arte eta Gradovich errusiarrak ez du behin ere galdu. Gainera, bost aldiz izan da munduko txapeldun.

'Boxeo Izarrak' saioa gaur gauean izango da ikusgai, 23:40ean, ETB1en.