Itxi

Kirolak ETBn

Pisu erdiastuneko bi neurketa bikain, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Jean Pascal, Yunieski Gonzalezen aurka eta, ondoren, Sergei Kovaleven aurka ikusiko dugu.

Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

Hasteko, Jean Pascal eta Yunieski Gonzalezen arteko norgehiagoka eskainiko du gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioak. Jean Pascal kanadarra bost bider izan da munduko txapeldun, 29 borrokaldi irabazi ditu, 3 galdu eta 1 berdindu. Gonzalez kubatarrak, ostera, orain arte jokatu dituen 16 neurketak irabazi ditu. Epaileek emandako puntuazioak, baina, oso eztabaidatuak izan dira.

Ondoren, Jean Pascalek Sergey Kovaleven aurka egindako norgehiagoka bikaina ikusi ahal izango da. Kovalev hiru gerrikoren jabe da pisu erdiastunean, eta gaur egungo boxeolaririk onenen artean dago.

'Boxeo Izarrak' saioa 00:50ean izango da ikusgai, ETB1en.