00:15ean ETB1en
Pisu arineko bi borrokaldi bikain, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A. |EiTB
Lehenengoan, Humberto Soto eta Antonio Orozco izango dira aurrez aurre; bigarrenean, Luke Campbell eta Ivan Mendy.
Pisu arinen kategoriako bi lehia bikain eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean.
Hasteko, Humberto Soto eta Antonio Orozco boxeolariak izango dira aurrez aurre. Soto mexikarra 12 aldiz izan da munduko txapeldun hiru pisutan, eta eskarmentu handiko boxeolaria da: 65 garaipen, 8 porrot eta 2 berdinketa. Orozcok, ostera, 22 borrokaldi besterik ez du egin, baina denak irabazi ditu.
Bigarren norgehiagoka Luke Campbell britainiarrak eta Ivan Mendy frantziarrak egingo dute. Campbellek urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan, eta profesional mailan inork ez du menpean hartu orain arte jokatu dituen 12 borrokaldietan. Mendy frantziarrak 32 irabazi, 4 galdu eta 1 berdindu du.
'Boxeo Izarrak' 00:15ean izango da ikusgai, ETB1en. Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxea saioko gidariak Manu Maritxalar izango du lagun kontakizunean.