Itxi

00:05ean

Pisu superarineko norgehiagoka, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Ruslan Provodnikov eta John Molinaren arteko norgehiagoka urteko borrokaldirik onenetariko izan zen.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Ruslan Provodnikov eta John Molinaren arteko pisu superarineko Nazioarteko Txapelketa eskainiko du, 2016. urteko borrokaldirik onenetarikoa. Provodnikov errusiarra 2013an izan zen munduko txapeldun eta berriro izateko ahaleginetan dabil. Molinak 2012an jokatu zuen munduko txapelketa, baina galdu egin zuen Antonio Demarcoren aurka.

Bigarren norgehiagoka Callum Smith britainiarrak eta Nemesapati hungariarrak egingo dute. Smithek 20 neurketa daramatza profesional mailan eta denak irabazi ditu.

Borrokaldirik galdu ez duen beste boxeolari bat ikusiko dugu jarraian: Khalid Yafai ingelesa. 18 egin eta denetan nagusitu da. Azkenik, Conor Benn-en borrokaldi bat eskainiko dute. Mutil gazte hau garai batean txapeldun handia izandako Nigel Bennen semea da.

'Boxeo Izarrak' goizaldean izango da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.