Itxi

00:10ean

Chocolatito Gonzalez, munduko boxeolari onenetakoa, 'Boxeo Izarrak'en

EITB

Leer en Castellano

Horrez gain, Kerman Lejarragaren azkeneko borrokaldia izango da ikusgai, eta beste bi euskal boxeolariren neurketak eskainiko du: Cesar Nuñez eta Sebas Latigo Perezenak.

Kerman Lejarraga. Argazkia: EiTB

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Kerman Lejarraga eta Gabon Gorbics boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko du lehenik eta behin. Morgako boxeolariak bere hogeigarren borrokaldia egin zuen larunbatean Bilbon, Gorbics hungariarraren aurka.

Ondoren, Roman Chocolatito Gonzalez izango dute protagonista. Pisu txikiko baina indar handiko mutila da: 44 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi (38, K.O. bidez). Gainera, 16 aldiz izan da munduko txapeldun. McWilliams Arroyoren aurka neurtuko ditu indarrak.

Saioa bukatzeko, beste bi euskal boxeolariren borrokaldiak eskainiko dituzte. Cesar Nuñez nafarrak Cheikh Dioum senegaldarraren aurka egindakoa eta Sebas Látigo Perezek Alex Moraren kontra egin zuena.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en.