Gaur, 00:15ean
Anthony Joshua eta Wladimir Klitschko aurrez aurre, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.| EiTB
Pisu astuneko munduko txapelketa izango dugu ikusgai.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak bi atal nagusi izango ditu. Lehenengoan, pisu astuneko munduko txapelketa eskainiko du. Aurrez aurre, bi txapeldun olinpiko: Anthony Joshua eta Wladimir Klitschko. Britainiarrak orain arteko 18 borrokaldiak irabazi ditu eta, gainera, denak k.o bidez. Klitschko ukrainarra 25 aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta bere zenbakiak hauek dira: 64 irabazi eta lau galdu.
Emanaldiaren bigarren zatian, euskal boxeolari batzuk joan den larunbatean Gallartan egindako neurketak ikusi ahal izango ditugu, hain zuzen ere, Ibon Larrinagak, Jon Miguezek eta Saul Lunak egin zituzten borrokaldiak.
'Boxeo Izarrak' saioa pilota emanaldiaren ostean emango da ETB1en, 00:15ak aldera. Ohi denez, Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun kontakizuna egiteko.
zuna egiteko.