00:15ean
Super-oilar pisuko txapelketa bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Nonito Donaire eta Jessie Magdaleno aurrez aurre jarriko dira munduko txapelketan.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Nonito Donaire eta Jessie Magdalenoren arteko super-oilar pisuko munduko txapelketa eskainiko du. Donaire filipinarra hamabost aldiz izan da munduko gerrikoaren jabe bost pisutan. Azken urteetako boxeolaririk onenen artean dago. Magdaleno amerikarrarentzat lehenengo munduko txapelketa izango da, baina orain arte inork ez du menpean hartu. 23 borrokalditan beste horrenbeste garaipen.
Neurketa honen ondoren, welter pisuko norgehiagoka bat eskainiko du saioak, Mike Reed eta Reyes Sanchez boxeolarien artekoa, hain zuzen ere. Reed, 21 norgehiagoka egin ondoren galdu gabe jarraitzen duen boxeolari gaztea da. Sanchez mexikarra, eskarmentu handia eta kemena gainezka duen mutila.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai 00:15etik aurrera ETB1en.