00:10ean
Miguel Cotto txapeldun handia, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz
EiTB
Gainera, Kerman Lejarraga eta Jose del Rio boxeolariek jokatutako Espainiako txapelketaren laburpena eskainiko du.
Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioak Kerman Lejarraga eta Jose del Rio boxeolariek jokatutako Espainiako txapelketaren laburpena eskainiko du, hasteko.
Horrez gain, Miguel Angel Cotto erretiroa hartzeko asmoa duela hizpide hartuta, bere bi borrokaldirekin gozatu ahal izango dute boxeozaleek. Lehenengoa, Sergio Maravilla Martinezen aurka egindakoa, eta bigarrena, Daniel Geale australiarraren kontrakoa. Cotto lau pisutan izan da munduko tituluaren jabe, eta larunbatean egingo du azken norgehiagoka Sadam Aliren aurka, munduko gerrikoa jokoan dagoela.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:10ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.