00:30ean
Kruzero pisuko Munduko Txapelketa, gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.| EiTB
Oleksandr Usyk ukrainarrak eta Mike Hunter estatubatuarrak neurtuko dituzte indarrak.
Kruzero pisuko Munduko Txapelketa batekin hasiko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Oleksandr Usyk ukrainarrak urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan eta profesional mailan munduko txapelduna da. 11 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Norgehiagoka honetan, Mike Hunter estatubatuarra izango du aurrean, borrokaldi guztiak irabazi dituen beste mutil bat.
Bigarren neurketan, Joseph Diaz eta Manuel Avila ikusiko ditugu nor baino nor gehiago. Bietako batek ere ez du norgehiagokarik galdu orain arte.
'Boxeo Izarrak' saioa 00:30ean hasiko da ETB1en.