Itxi

00:20an

Izar berriak eta txapeldun izandakoak, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Leer en Castellano

Saioak Tremaine Williams eta Joshua Buatsi boxeolariak emango ditu ezagutzera, eta gainera, Carlos Cuadras eta David Carmona mexikarren arteko borrokaldia eskainiko du.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak etorkizun bikaina duten bi boxeolari aurkeztuko ditu lehen bi borrokaldietan: Tremaine Williams eta Joshua Buatsi. Williams amerikarrak 14 neurketa egin ditu eta denak irabazi ditu. Buatsi britainiarra hasi berria da profesional mailan, baina afizionatuetan brontzezko domina eskuratu zuen 2016ko Joko Olinpikoetan.

Hirugarren neurketa, Carlos Cuadras eta David Carmona mexikarren artekoa izango da. Cuadrasek 35 garaipen lortu ditu, bat galdu eta bat berdindu. Zazpi aldiz izan zen munduko tituluaren jabe eta berriro bereganatzea du helburu.

Azkenik, Joe Murray eta Matty Fagan britainiarren arteko norgehiagoka izango da ikusgai.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:20ean ETB1en.

Informazio gehiago (1)