Itxi

00:10ean

Boxeolari gazteen arteko bi borrokaldi bikain, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Leer en Castellano

Ryan Martin-Francisco Rojo eta Juan Heraldez-Jose Miguel Borrego borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea

Gaur gauean, boxeolari gazteen arteko bi borrokaldi eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, Ryan Martin eta Francisco Rojoren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Estatu Batuetako boxeolariak 19 borrokaldi egin ditu eta denetan atera da garaile. Rojo mexikarrak ordea, 20 garaipen eta galdutako bi ditu.

Bigarren neurketan, borrokaldirik galdu gabe dauden bi mutil jarriko dira aurrez aurre: Juan Heraldez eta Jose Miguel Borrego. Mexikarrak 13 garaipenetik 12 k.o. bidez lortu ditu. Las Vegaseko Heraldezek, bere aldetik, 12 borrokaldi egin eta denak irabazi ditu. Gainera, Floyd Mayweatheren taldekoa da.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:10etik aurrera ETB1en.