00:10ean
Supereuli pisuko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Roman 'Chocolatito' Gonzalez eta Srisaket Sor Rungvisai boxeolarien arteko neurketa izango da ikusgai.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak supereuli pisuko munduko txapelketa ikusgarria eskainiko du. Roman Chocolatito Gonzalez eta Srisaket Sor Rungvisai izango dira aurrez aurre. Gonzalez nikaraguarra da, eta 16 aldiz izan da munduko tituluaren jabe lau pisu ezberdinetan. Zenbaki ezin hobeak ditu: 46 borrokaldi egin eta denak irabazi ditu. Sor Rungvisai thailandiarra ere munduko txapeldun izandakoa da eta 41 borrokaldi irabazi ditu, lau galdu eta bat berdindu.
Bigarren norgehiagoka pisu astunekoa izango da, eta Dillian Whyte eta Robert Helenius izango ditu protagonista. Finlandiarrak hiru munduko txapeldun menperatu ditu, eta Whyte britainiarrak 21 garaipen lortu ditu eta bakarra galdu.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:10ean, ETB1en.