23:30ean
Pisu astuneko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo izarrak' saioan
EITB
Gainera, Jon Miguez eta Ibon Larrinaga euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko ditu.
Ostiral Santuko 'Boxeo Izarrak' saioa bete-betea datorkigu. Hasteko, Anthony Joshua, pisu astuneko munduko txapeldunaren k.o. guztiak izango dira ikusgai, eta ondoren, Joseph Parker eta Hughie Furyren arteko munduko txapelketa eskainiko da. Bi boxeolari hauek ez dute orain arte profesional mailan inoiz galdu eta pisu astuneko munduko gerrikoa izango dute jokoan.
Jarraian, supereuli pisuko Kontinentearteko txapelketa eskainiko du saioak. Protagonistak, Khalid Yafai eta Dixon Flores izango dira. Azkenik, joan den ostiralean, Jon Miguezek eta Ibon Larrinagak egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur dago ikusgai, 23:30ean, ETB1en.