Itxi

00:15ean

Pisu arineko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Leer en Castellano

Gainera, asteburu honetan Ibon Larrinagaren kontra borrokatuko den Michael Conlan irlandarraren azken borrokaldia eskainiko du saioak.

Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Jorge Linares-Mercito Gesta borrokaldia eskainiko du lehenik eta behin. Linares hamar aldiz izan da munduko txapeldun hiru pisutan eta Gesta filipinarrak bigarrenez jokatuko du munduko txapelketa.

Ondoren, Michael Conlan irlandarraren azken borrokaldia izango da ikusgai. Boxeolari honek Ibon Larrinaga getxotarraren aurka neurtuko ditu indarrak larunbat honetan Madison Square Gardenen. Conlanek brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan egindako sei borrokaldiak irabazi ditu.

Amaitzeko, Bobby Jenkinsin eta Gamal Yafai britainiarren arteko norgehiagoka izango da ikusgai.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.

Informazio gehiago (1)