Gaur, 00:05ean
Ibon Larrinagak New Yorkeko bere borrokaldia komentatuko du 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Teofimo Lopez-Vitor Freitas eta Lee Selby-Eduardo Ramirez borrokaldiak eskainiko dituzte.
Joan den larunbatean, New Yorkeko Madison Square Gardenen, Michael Conlanen aurka egindako borrokaldia komentatzeko Ibon Larrinaga bera izango da gaur 'Boxeo Izarrak' saioan. Conlanek brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan egin dituen sei borrokaldietan garaile izan da. Getxoztarrak Ameriketan bizi izandako esperientzia kontatuko du.
Horrez gain, Teofimo Lopez-Vitor Freitas norgehiagoka ere eskainiko dute eta, bukatzeko, luma pisuko munduko txapelketa bat: Lee Selby eta Eduardo Ramirez izango dira aurrez-aurre. Selby galestarra lau bider izan da munduko tituluaren jabe, eta Ramirez mexikarrak ez du behin ere galdu 23 neurketa jokatu ondoren.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai 00:05ean ETB1en.