00:25ean
Wilder-Luis Ortiz, pisu astuneko munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, supereuli pisuko bi norgehiagoka izango dira ikusgai.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Deontay Wilder eta Luis Ortizen arteko munduko txapelketa eskainiko du. Bietatik batek ere ez du galdu borrokaldirik orain arte. Deontay Wilderrek 38 k.o lortu ditu 39 borrokalditan eta Luis Ortizek 24, 28 borrokalditan.
Pisu astuneko neurketa honen ondoren, supereuli pisuko beste bi munduko txapelketa eskainiko ditu saioak. Bata, Jewin Ancajas eta Kinoshitaren artekoa. Ancajas filipinarra da tituluaren jabea eta bere zenbakiak hauek dira: 26-1-1-17 k.o. Beste norgehiagoka Khaldi Yafai britainiarrak eta Sho Ishida japoniarrak egingo dute. Ishidak 24 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Yafaik 22 eta orain arte inork ez du mendean hartu.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:25ean ETB1en.