Itxi

23:45ean

'Latigo' Perezen Europar Batasuneko Txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Iragan igandean Errenterian izandako norgehiagoka izango dugu ikusgai.

Sebas Latigo Perez eta Jacob Barretoren arteko norgehiagokarekin hasiko da ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Joan den igandean boxeatu zuten Errenterian bi gerriko jokoan zeudela: Espainiakoa eta Europar Batasunekoa. Etxeko boxeolariak hamar neurketa egin ditu eta ez du bat ere galdu. Barreto kanariarrak hamar garaipen lortu ditu eta behin bakarrik galdu du.

Bigarren norgehiagoka Mikhain Aloyanen eta Alexander Espinozaren artekoa izango da. Aloyanek afizionatu mailan emaitza bikainak lortu ditu (urrea 2011 eta 2013ko Munduko txapelketetan, brontzea 2012ko Joko Olinpikoetan). Profesional mailan hasi berria da eta laster Munduko txapelketa jokatuko du.

Azkenik, pisu superarineko txapelketa bat: Robbie Davies eta Michal Syrowatka izango dira aurrez aurre.

'Boxeo Izarrak' saioa ostiralean 23:45ean izango dugu ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.