Itxi

00:30ean

Kruzero pisuko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Leer en Castellano

Murat Gassiev eta Yunier Dorticos boxeolariak arituko dira aurrez aurre.

Pedro Mari Goikoetxea 'Boxeo Izarrak' saioko aurkezlea

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak bi borrokaldi eskainiko ditu, zein baino zein ikusgarriagoak. Lehenengoa, kruzero pisuko munduko txapelketako norgehiagoka bat izango da, eta Murat Gassiev eta Yunier Dorticos boxeolariak arituko dira elkarren kontra. Munduko txapeldunak dira biak, erakunde ezberdinen arabera, eta orain arte ez dute neurketarik galdu. Gainera, Dorticos kubatarra jotzaile ikaragarria da, egindako 22 borrokaldietatik 21 K.O. bidez irabazi dituelako.

Bigarren norgehiagokan, txapeldun handia izandako Shane Mosleyren semea ikusiko dugu. David Toussant orain arte egindako 10 neurketak irabazi dituen boxeolari australiarra izango du aurkari.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:30etik aurrera.

Informazio gehiago (1)