00:30ean
Pisu erdi astuneko Munduko txapelketa ikusgarria, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Bi borrokaldi izango ditu aste honetako saioak, Oleksandr Gvozdyk-Mehdi Amar eta Ryan Walsh-Isaac Lowe.
Bi borrokaldirekin osatuko dute 'Boxeo Izarrak' saioaren gaurko atala. Lehenengoa, pisu erdi astuneko Munduko txapelketa izango da. Protagonistak, Oleksandr Gcozdyk eta Mehdi Amar. Boxeolari ukrainarrak brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan egin dituen 14 borrokaldietan nagusitu da. Amar frantziarra, ostera, hiru bider izan da Europako txapeldun.
Bigarren norgehiagoka, luma pisukoa izango da. Aurrez-aurre, Ryan Walsh eta Isaac Lowe, britainiarren arteko neurketa gogorra eta oso parekatua.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.