23:35ean
Pisu astuneko munduko txapelketa eta k.o. ugari, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Lau borrokaldi izango ditugu ikusgai: Deontay Wilder-Tyson Fury, Mikael Lawal-Tamas Kozma, Michael Perez-Abdiel Raminez eta Miguel Marriaga-Jose Estrella.
Deontay Wilder eta Tyson Furyren arteko munduko txapelketa izango du abiapuntu gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak. Wilder gaur egungo txapeldunik sendoenetako bat da eta bere zenbakiak ikaragarriak: 40 garaipen, 39 k.o. Tyson Fury britainiarrak ere egindako 27 borrokaldiak irabazi ditu.
Neurketa honen ondoren, kruzero pisuaren barruan, Mikael Lawal britainiarra eta Tamas Kozma hungariarra izango dira aurrez aurre. Jarraian, Michael Perez eta Abdiel Ramirezen arteko norgehiagoka gogorra eta ikusgarria, eta bukatzeko, hiru aldiz munduko txapelketa jokatu duen Miguel Marriagaren azken borrokaldia, Jose Estrella mexikarraren aurka egindakoa.
'Boxeo Izarrak' saioa 23:35ean izango da ikusgai ETB1en.