00:10ean
Pisu erdiastuneko munduko txapelketa, ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Dmitry Bivol eta Isaac Chilemba izango dira aurrez aurre.
Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu. Hasteko, Dmitry Bivolek eta Isaac Chilembak jokatuko duten pisu erdiastuneko munduko txapelketa eskainiko du. Bivol errusiarrak orain arteko 13 borrokaldiak irabazi ditu eta dagoeneko bost aldiz izan da munduko tituluaren jabe. Chilembak, ostera, hainbat gerriko bereganatu ditu, baina mundukoa ez, orain arte egindako ahalegin bakarrean Sergey Kovalevek menderatu zuelako.
Bigarren neurketan Sadam Ali eta Mauricio Herrera izango ditugu aurrez-aurre, biak munduko txapeldun izandakoak. Gainera, Sadam Alik erretiratu zuen Miguel Cotto handia. Azkenik, joan zen astean hil zen Eusebio Pedroza boxeolari historikoa gogoratuko dute, Cecilio Uco Lastraren aurka egin zuen borrokaldia eskainiz. Pedroza panamarra hogei aldiz izan zen munduko txapeldun luma pisuan.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:10ean ETB1en.