Itxi

00:15ean

David Avanesyan Kermanen hurrengo aurkaria, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Leer en Castellano

David Avanesyan eta Egidius Kavaliauskasen arteko borrokaldia izango da ikusgai.

Boxeoko eskularruak

Martxoaren 30ean Kerman Lejarragak eta David Avanesyanek jokatuko duten Europako Txapelketa dela eta, boxeolari errusiarraren azken borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean. Avanesyan, munduko txapeldun izan zen 2015ean eta 2016an. Bere azken borrokaldia iaz egin zuen Renon, Egidius Kavaliauskas lituaniarraren aurka. Boxeolari honek zenbaki bikainak ditu: 17 irabazi eta horietatik 14 k.o. bidez. Orain arte inork ez du mendean hartu.

Bigarren norgehiagoka Fedor Chudinov eta Nadjib Mohammediren artekoa izango da. Pisu superertaineko nazioarteko gerrikoa izango dute jokoan. Chudinovek badaki zer den munduko txapeldun izatea. Mohammedi frantziarra, ostera, bitan saiatu da, baina orain arte ez du bere helburua lortu. Azkenik, Darrem Surteen britainiarra ezagutuko dute. 24 urteko boxeolari honek zortzi neurketa egin ditu profesional mailan eta denetan izan da garaile.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:15etik aurrera ETB1en.

Informazio gehiago (1)