00:15ean
Oscar Valdez txapeldun mexikarra, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Gainera, Mike Alvarado eta Brian Ceballoren borrokaldiak ikusiko ditugu.
'Boxeo Izarrak' saioak Oscar Valdezen azken borrokaldia eskainiko du gaur gauean. Mexikar hau bost aldiz izan da munduko txapeldun, eta orain arte egindako 24 borrokaldiak irabazi ditu. Gainera, 19 K.O. lortu ditu; marka bikaina, luma pisuko boxeolaria izateko. Carmine Tommasone italiarraren aurka aritu zen, eta horrek ere ez daki profesional mailan galtzea zer den.
Ondoren, Mike Alvarado ikusiko dugu, eskarmentu handiko boxeolaria, garai batean munduko txapeldun izandakoa. Hirugarren neurketan, berriz, Brian Ceballo gaztea ikusiko dugu. Brooklyngo mutil honek zenbaki bikainak lortu zituen afizionatu mailan, eta profesionaletan egindako borrokaldi guztiak irabazi ditu.
Azkenik, saioa osatzeko, joan den larunbatean, Bilbon, Moussa Gholam, Mario Ospina eta Salvi Jimenez boxeolariek egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.