Itxi

00:25ean

Bitan txapeldun olinpikoa izandako Vasily Lomachenko, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Vasily Lomachenko eta Jose Pedraza pisu arineko munduko txapelketan ikusiko ditugu aurrez aurre.

'Boxeo Izarrak' saioa. Irudia: EiTB

'Boxeo Izarrak' saioak Vasily Lomachenko eta Jose Pedrazaren arteko norgehiagoka eskainiko du gaur gauean. Pisu arineko munduko titulua bateratzeko neurketa da. Lomachenko ukrainarrak urrezko bi domina eskuratu zituen olinpiar jokoetan eta beste horrenbeste munduko txapelketetan. Afizionatu mailan, bere zenbakiak benetan harrigarriak dira: 396 irabazi eta bakarra galdu. Profesional legez ere, lorpen ikaragarriak ditu, 12 borrokalditan 10 aldiz izan delako munduko gerrikoaren jabe hiru pisu ezberdinetan. Pedraza ere munduko txapelduna da. Bakoitzak bere gerrikoa ipiniko du jokoan.

Emanaldia osatzeko erabiliko duten bigarren borrokaldian, Anthony Crolla britainiarra eta Edson Ramirez mexikarra arituko dira.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:25ean, ETB1en.

Informazio gehiago (1)