00:15ean
Teofimo Lopez, Ameriketako gazterik onenetarikoa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Sanchez - Olea eta Murtazaliev - Ayala borrokaldiak ere izango ikusgai.
Gaur, apirilak 19, Euskal Telebistako 'Boxeo Izarrak' saioak Teofimo Lopez eta Diego Magdalenoren arteko norgehiagokarekin hasiko du saioa. Lopez, 21 urteko boxeolaria dugu, jotzaile gogorra eta ausarta. Orain arte egindako 11 borrokaldietan nagusi izan da eta gainera 9 k.o. lortu ditu. Diego Magdalenok, berriz, eskarmentu handiagoa dauka, bi aldiz jokatu baitu munduko txapelketa. Bere zenbakiak adierazgarriak dira: 32 garaipen eta galdutako bi besterik ez.
Gainera, bigarren borrokaldian, Jason Sanchez ezagutuko dugu, 13 neurketa egin eta denak irabazi dituena. Daniel Olea mexikarraren aurka boxeatuko du. Bukatzeko, Ameriketan ibilbide oparoa izan nahi duen errusiarra, Bakhram Murtazaliev eta Elvin Ayala izango ditugu aurrez-aurrez. Murtazalievek ez du bat bera ere galdu 14 norgehiagoka egin ondoren.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.