Kargatzen...
Itxi

00:15ean

'Canelo' Alvarezen azken borrokaldia, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Ibon Larrinaga eta Diego Valtierra euskal boxeolariak izango dituzte protagonista.

Boxeo eskularruak. Argazkia: Pixabay

'Boxeo Izarrak' saioa Saul Canelo Alvarezen azken borrokaldiarekin hasiko da gaur. Pisu superertaineko munduko txapelketa eskainiko du saioak, Rocky Fielding britainiarraren aurkakoa. Canelok 50 garaipen lortu ditu orain arte, neurketa bakarra galdu du eta bi berdindu. Bi pisutan izan da munduko txapeldun: superwelter pisuan eta pisu ertainean. Fielding da tituluaren jabea, eta zenbaki hauek ditu: 27 garaipen eta galdutako neurketa bat.

Bigarren norgehiagoka pisu arineko munduko txapelketa izango da, Raymundo Beltran eta Paulus Moses aurrez aurre jarri zituena. Norgehiagoka gogorra, parekatua eta ikusgarria.

Azkenik, Ibon Larrinagak eta Diego Valtierrak joan den ostiralean Urdulizen egin zituzten borrokaldiak eskainiko dituzte.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.

Informazio gehiago (1)