Gaur, 00:15ean
Kovalez vs Alvarez pisu erdiastuneko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Gainera, Gabriel Flores eta Alex Torresen arteko norgehiagoka eta Maurice Possitti eta Alesejevsen artekoa eskainiko dute.
Gaur gauean, Sergey Kovalev eta Eleider Alvarez izango dira 'Boxeo Izarrak' saioari hasiera emango diotenak. Bi boxeolari hauek otsailean neurtu zituzten indarrak pisu erdiastuneko munduko titulua jokoan zegoela. Alvarez kolonbiarrak egindako 24 borrokaldiak irabazi ditu, azkena Kovalev beraren aurka iazko abuztuan. Errusiarra 11 aldiz izan da munduko gerrikoaren jabe, eta errebantxa nahi du.
Norgehiagoka bikain horren ostean, boxeolari gazte bat ezagutuko dugu: Gabriel Flores. 19 urte egin berriak ditu, eta orain arteko neurketa guztietan izan da garaile. Alex Torres mexikarraren aurka ikusiko dugu.
Azkenik, Maurice Possitti frantziarraren eta Aleksejevs letoniarraren arteko norgehiagoka eskainiko dute.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.