Gaur
Pisu erdi astuneko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Gvozdyk ukrainiarraren eta Doudou Ngumbu frantziarraren artean.
Gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan, Oleksandr Gvozdyk ukrainiarrak eta Doudou Ngumbu frantziarrak jokatuko duten munduko txapelketarekin hasiko dira. Gvozdykek brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan. Profesional mailan 16 neurketa egin ditu eta denak irabazi.
Txapelketa honen ondoren, Estatu Batuetan ari diren beste boxeolari gazte batzuk ezagutuko ditugu. Esate baterako, Enriko Gogokhia georgiarra, orain arte egin dituen bederatzi borrokaldietan nagusitu den mutila. Victor Freitas brasildarraren aurka neurtuko ditu indarrak eta Sagadak Rakhmankulek debuta egingo du profesional mailan Noel Esqueda amerikarraren aurka.
Azkenik, Kerman Lejarragak eta David Avaneysmanek joan den martxoan egin zuten norgehiagoka oso-osorik eskainiko dute berriro, bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.
'Boxeo Izarrak' 23:35ean dago ikusgai ETB1en.