00:30ean
Pisu erdi astuneko bi munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Artur Beterbiev-Kalajdzic eta Marcus Browne-Jean Pascal norgehiagokak eskainiko dira.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saio osoa pisu erdi astuneko boxeolariei eskainiko zaie. Hasteko, Artur Beterbiev eta Kalajdzic izango dira aurrez aurre, maila horretako munduko gerrikoa jokoan dagoela. Beterbiev errusiarrak 13 borrokaldi egin ditu eta denak k.o bidez irabazi. Boxeolari bosniarrak, ostera, 25 borrokalditatik bakarra galdu du.
Bigarren norgehiagoka ere munduko txapelketa izango da. Marcus Browne, tituluaren jabea, Jean Pascalen aurka arituko da. Pascal kanadiarra sei aldiz izan zen munduko txapeldun eta gerriko hori berreskuratzea da bere helburu nagusia. Brownek orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu.
Azkenik, Félix Valera eta Mario Aguilarren arteko neurketa ikusi ahal izango dute boxeozaleek.
'Boxeo Izarrak' saioa 00:30ean izango da ikusgai ETB1en.