Itxi

Gaur, 23:45ean

Kovalev-Yarde pisu erdi astuneko munduko txapelketako borroka, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Fran Mendoza eta Jon Jader euskal boxeolarien azken borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioa pisu erdi astuneko munduko txapelketa batekin hasiko da. Sergey Kovalev eta Anthony Yarde izango dira protagonistak. Kovalev 12 aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta Yarde britainiarrak zenbaki bikainak ditu: 18 borrokaldi egin eta denak irabazi. Gainera, denak izan dira k.o. bidez, bakarra izan ezik.

Bigarren norgehiagoka, superwelter pisuko txapelketa bat izango da. Aurrez aurre, Curtis Stevens eta Wale Omotoso ikusiko ditugu. Stevens amerikarrak, Golovkinen aurka jokatu zuen munduko txapelketa orain urte batzuk.

Saioaren azken minutuak euskal boxeolariei eskainiko dizkiegu. Joan den larunbatean Gasteizen Fran Mendozak eta Jon Jaderrek egindako borrokaldiak izango dira ikusgai.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 23:45etik aurrera, ETB1en.

 

Informazio gehiago (1)