00:20ean
Munduko txapeldunen arteko norgehiagoka bikaina, gaur gauean, 'Boxeo izarrak' saioan
EiTB
Artur Beterbiev eta Oleksadr Gvoizdyk boxeolariak jarriko dira aurrez aurre.
Artur Beterbiev eta Oleksandr Gvozdyk izango dira aurrez aurre 'Boxeo izarrak' saioan gaur gauean. Biak dira munduko txapeldunak eta borrokaldirik galdu gabe daude. Beterbievek 14 neurketa egin ditu eta denak K.O. bidez irabazi. Gvozdykek ere ez du inoiz galdu egindako 17 borrokaldietan.
Saioaren bigarren atalean, Tyler McCreary eta Jessie Rosales ezagutuko ditugu. Estatubatuarrak 15 garaipen eta berdinketa bat lortu ditu oraindik. Filipinarraren zenbakiak hauek dira: 22 irabazi, bi galdu eta bat berdindu.
'Boxeo izarrak' 00:20ean izango da ikusgai, ETB1en.