Itxi

Gauean

Cesar Núñez nafarrak New Yorken egindako borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, kruzero pisuko txapelketa bat eskainiko du Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen kirol tarteak.

ETB1eko 'Boxeo Izarrak' saioko kareta. Irudia: EiTB

Iragan den abenduaren 14an, Cesar Núñez nafarrak New Yorkeko Madison Square Gardenen Edgar Berlangaren aurka egin zuen borrokaldiarekin abiatuko da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa. Bere aurkariaren zenbakiak ikaragarriak ziren: 12 borrokaldi egin eta denak k.o. bidez irabazita zegoen. Núñezen zenbakiak hauexek: 16 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat. 

Bigarren norgehiagoka, kruzero pisuko txapelketa bat da. Alde batetik, Aleksei Papin; bestetik, Ilunga Makabu. Errusiarrak egindako 11 neurketak irabazi ditu. Makabu afrikarrak 25 garaipen eta bi porrot ditu. Nazioarteko txapeldun eta zilarrezko gerrikoaren jabe izan da. 2016an, Munduko txapelketa jokatu zuen Tony Bellew britainiarraren aurka. 

Bi borrokaldi hauek izango dira guar gauean 00:35etik aurrera ETB1en ikusgai izango den saioaren ardatz.