Itxi

23:30ean

Naseem Hameden bi munduko txapelketa, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Cesar Soto eta Vuyan Bunguren aurka jokatutako txapelketak izango dira ikusgai.

Naseem Hamed boxeolari britaniarra. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioan, Naseem Hamed boxeolari britaniarrak Cesar Soto eta Vuyan Bunguren aurka jokatutako txapelketak eskainiko ditu.

Lehenengo norgehiagoka bi txapeldunen arteko lehia izango da. Cesar Sotok Kontseiluaren gerrikoa zuen garai hartan eta Hamedek WBO erakundearena. Beraz, bi gerriko izan ziren jokoan, eta Hamedek 32 garaipen zeramatzan jarraian. Bigarren neurketa, Vuyani Bungu hegoafrikarraren aurkakoa da. Boxeolari honek 37 garaipen eta galdutako bi zituen, eta 14 bider izanda zegoen munduko txapeldun superoilar pisuan.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.

 

Informazio gehiago (1)