Itxi

23:30ean

Naseem Hamed ardatz hartuko du "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Hamedek Augie Sanchez eta Marco Antonio Barreraren kontra egindako norgehiagokak eskainiko ditu saioak.

Naseem Hamed boxeolari brianiarra. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak Naseem Hamedek egindako bi neurketa bikain eskainiko ditu. Lehenengoa, Augie Sanchezen aurkakoa. 22 urte zituela, zenbaki bikainak zituen: 26 garaipen, galdutako bakarra eta 23 k.o. Beraz, bi jotzaileren arteko norgehiagoka.

Bigarren borrokaldia historikotzat jo genezake, batez ere bi boxeolarien maila eta neurketaren bilakaera kontuan izanda. Hamed ordura arte egindako 35 borrokaldiak irabazita zegoen. Marco Antonio Barrera mexikarra, aldiz, 15 bider munduko txapeldun izanda zen superoilar pisuan, eta beste maila batean izan nahi zuen errege.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.

 

Informazio gehiago (1)