Itxi

23:30ean

Ray 'Sugar' Leonard eta Roberto Duran, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Bi boxeolariek elkarren aurka egin zituzten bi borrokaldiak gogoratuko ditu saioak.

"Boxeo Izarrak".

Ray Sugar Leonardek eta Roberto Mano de Piedra Duranek lehen aldiz boxeatu zutenetik 40 urte betetzen direla eta, elkarren aurka egin zituzten bi borrokaldiak eskainiko ditu "Boxeo Izarrak" saioak. Historiako boxeolari onenen artean daude biak, hainbat pisutan munduko txapeldun izan direlako. 

Bi norgehiagoka horien ostean, Sugar Leonardek egindako beste borrokaldi batzuk eskainiko ditu saioak; Kevin Howard, Donny Lalonde eta Terry Norrisen aurkakoak, hain zuzen ere. Leonard txapeldun olinpikoa izan zen eta profesional mailan bost pisutan eskuratu zuen munduko gerrikoa. 

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)