00:45ean
Pernell Whitaker txapeldun olinpikoa, gaur, udako lehen "Boxeo Izarrak" berezian
EiTB
Boxeolariak Jorge Maromero Páez eta Rafael Pinedaren kontra egin zituen borrokaldiak eskainiko ditu gaurko saioak.
Orain urtebete kotxe batek jota hil zen Pernell Whitaker boxeolari handia udako lehen "Boxeo Izarrak" emanaldi bereziaren protagonista izango da gaur gauean. Los Angelesko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta profesional mailan hainbat aldiz izan zen munduko txapeldun.
"Boxeo Izarrak" saioak bi borrokaldi eskainiko ditu: Jorge Maromero Páez eta Rafael Pineda aurkarien kontra egin zituenak. Páez boxeolari ikusgarria zen. Ordurako, zortzi aldiz munduko tituluaren jabe izanda zegoen luma pisuan, baina neurketa honetan pisu arineko hiru gerriko zeuden jokoan, Pernell Whitaker zelako maila horretan jaun eta jabe.
Bigarren norgehiagoka pisu superarineko munduko txapelketa izan zen. Rafael Pinedaren eskuetan zegoen gerrikoa, eta zenbaki hauek zituen: 28 garaipen eta bakarra galduta.
"Boxeo Izarrak" ostiraletan izaten da ikusgai, 00:45ean, ETB1en.