23:20ean
Boxeo-saio bikaina izango dugu ikusgai gaur gauean, zuzenean, Torrelavegatik
EiTB
Hiru borrokaldi izango dira ikusgai: Kiko Martinez vs Noe Martinez, Sergio Garcia vs Pablo Mendoza, eta Sergio "Maravilla" Martinez vs Fandiño.
Hiru borrokaldi eskainiko dira gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan, 23:20tik aurrera, ETB1en.
Lehenengo borrokaldia Kiko Martinez, Europako eta munduko txapeldun izandakoa, eta Noe Martinezen artekoa izango da.
Ondoren, Sergio Garcia superwelter pisuko Europako txapeldunaren eta Pablo Mendozaren artekoa eskainiko da. Sergio Garcia kantabriarrak 31 neurketa egin ditu orain arte eta ez du behin ere galdu.
Azkenik, Sergio "Maravilla" Martinezen berragerpena izango dugu ikusgai. Boxeolari argentinar hau bederatzi aldiz izan zen munduko tituluaren jabe eta 2014an utzi zuen boxeoa. Sei urte geroago, itzultzea erabaki du. Jose Miguel Fandiñoren aurka neurtuko ditu indarrak oraingoan.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna.