Kargatzen...
Itxi

00:55ean

Naoya Inoue oilar pisuko boxeolaririk jotzaileena, gaur, "Boxeo Izarrak"en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bigarren neurketan, Guillermo Rigondeaux eta Liborio Solis arituko dira norgehiagoka.

"Boxeo Izarrak" saioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko emanaldian oilar pisuko boxeolariak izango dira protagonista. Hasteko, munduko txapelketan aritutako Naoya Inoue eta Jason Moloneyren arteko borrokaldia eskainiko da. Inoue japoniarraren zenbakiak ikaragarriak dira: 19 garaipen eta 16  k.o., eta aurrez aurre izango duen Moloney australiarrak ere antzerako palmaresa dauka, 21 garaipen, galdutako bat eta 18  k.o. hain zuzen.

Bigarren neurketan, Guillermo Rigondeaux eta Liborio Solis arituko dira. Rigondeaux kubatarrak bi urrezko domina eskuratu zituen Joko Olinpikoetan eta beste bi munduko txapelketetan. Profesional mailan ere hamabi aldiz eskuratu du gerrikoa. 19 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu. Solis venezuelarra, ostera, lau aldiz izan da tituluaren jabe.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuko dute "Boxeo Izarrak" saioa, 00:55ean, ETB1en.  

Informazio gehiago (1)