Itxi

00:30ean

Pisu astuneko boxeolari gazteei eskainitako atala gaur "Boxeo Izarrak" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Dubois vs Joyce, Vianello vs Ibeh eta Anderson vs Peña norgehiagokak eskainiko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek.

Boxeo eskularruak.

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan pisu astuneko boxeolari gazteei eskainitako atala izango da ikusgai. Pisu astuna da, zalantzarik gabe, boxeoaren kategoriarik zirraragarriena, baina azken urteotan krisialdi txiki bat izan duela dirudi. Hala ere, datozen urteetan distiratsuak izan daitezkeen promesa batzuk agertzen hasi dira. Hori dela eta, boxeolari gazte batzuk ezagutzeko aukera izango dute zaleek aste honetako saioan. 

Lehenengo eta behin, Daniel Dubois ekarriko dute, orain arte egin dituen 15 borrokaldietan nagusitu den 23 urteko britainiarra. Horren aurkaria, Joe Joyce, eskarmentu handiko boxeolaria da, ez du neurketarik galdu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen. 

Bigarren norgehiagokan, Guido Vianello eta Kinsley Ibeh arituko dira. Italiarrak orain arte egindako zazpi borrokaldiak knock-out bidez irabazi ditu, baina afrikarra boxeolari oso arriskutsua da. 

Azkenik, Jared Anderson ezagutuko dugu. 20 urte baino ez ditu, eta egin dituen sei norgehiagoketan K.O. bidez nagusitu da. Etorkizun bikaina du. Borrokaldi honetan, mexikar jatorria duen Luis Eduardo Peña izango du aurkari.

Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duten "Boxeo Izarrak" saioa ostiral gauean izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.

Informazio gehiago (1)