Itxi

00:35etik aurrera

Sebastian Fundora protagonista, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Ondoren beste bi norgehiagoka eskainiko dira: alde batetik, Rolando Romero eta Jackson Mariñezena, eta, bestetik, Vegas Larfield boxeolari gaztearenak.

Boxeo eskularruak. Irudia: EITB Media

Hiru borrokaldi eskainiko ditu gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioak. Lehenik, Sebastian Fundora boxeolaria izango dute protagonista: ia bi metro ditu eta 69,500 kg pisatzeko gai da. Hasieran eskainiko den borrokaldian, superwelter pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa egingo du Habib Ahmed afrikarraren aurka. Fundora kaliforniarrak 22 urte ditu eta 16 borrokalditatik ez du bat ere galdu. Ahmeden ibilbidea, ordea, hau da: 27 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat.

Ondoren, pisu arineko Munduko Txapelketa bat eskainiko da. Aurrez aurre izango dira Rolando Romero eta Jackson Mariñez. Bi boxeolariak neurketarik galdu gabe iritsi ziren borrokaldi honetara. Epaileen lana erabakigarria izan zen garailea aldarrikatzeko orduan.

Eta, bukatzeko, azken norgehiagokan, Vegas Larfield boxeolari gaztea izango du saioak hizpide. Australiarra da, 18 urte baino ez ditu eta profesional mailan hasiera ezin hobea izan du.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten "Boxeo Izarrak" saioa gaur izango da ikusgai, 00:35etik aurrera, ETB1en.